Saiakerea bollera identidadearen inguruan egituratuta dago eta zaurgarritasunaren inguruko hausnarketa feministak jasotzen ditu. Euskal Herriko Lesbiana Feministaren Mugimenduaren hastapenak bilduten ditu, bolleren burruken genealogia bat eginaz. Heterosexualidadearen analisi teorikoa be egiten dau Perez-Ponsek saiakera honetan. Horrezaz gainera, normaren parte izateko edo hierarkia sexualagaz apurtzeko posizinoak aztertzen ditu, eta subjektua beste era batera ulertzeak parte-hartze politikorako planteamentu barriei bidea zabaltzen deutseela proposatzen, ekintza zuzen ez-biolentoaren erabilerea erresistentzia kolektiborako tresna lez lehenetsiz.
Eva Perez-Pons
Eva Perez-Pons Andrade lemoaztar poeta eta ingeniaria da. Elektronika eta Automatika ingeniaritzan graduduna, Ikasketa Feministak eta Generoko masterra egin dau. 2019an, Bilboko Blas Otero Poesia Lehiaketea irabazi eta Zaharkitze programatua poema liburua argitaratu eban 2020an. Lisipe bilduman 2023an argitaratutako Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakerea, bere bigarren liburua da.