Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-ta, Ondarea Bizkaia gazteentzako bideo lehiaketea antolatu da. Bat eta bost minutu arteko bideoak batuko dira, bi eta bost gazte arteko taldeetan egindakoak. Lehiaketea bi kategoriatan banatuko da, taldekideen adinare arabera: hamaika eta hamazazpi urte bitartea eta hamazortzi urtetik gorakoa.
Sariak be kategoria horreen arabera banatuko dira martxoaren 4an. Finalistek Young European Heritage Makers lehiaketarako txartelak jasoko ditue eta horrezaz gain sarrerak irabaziko ditue: VIP palkoa San Mamesen, BBK Live, Ura Bere Bidean...
Irabazleak ebazteko, "sormenean, hezkuntza-balioan eta barrikuntzan" oinarrituko dira epaileak. Hau Bizkaiko ondare historiko, natural zein kulturala kamereagaz harrapau eta hilezkortuta egitea da helburua. Bideoak, Bizkaiko Ondarea webguneko galdetegian aurkeztu daitekez zezeilaren 18ra arte.