Urtailaren 20an, zapatua, Nell Leyshonen eleberriaren antzerkirako egokitzapena taularatuko da Igorreko Kultur Etxeko aretoan, 20:00etan: Esnearen kolorekoa. Ttanttaka Teatro konpainika ekoiztutako lana da euskeratutako egokitzapen hau. Fernando Bernuesek zuzenduta, Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramon Soroiz aktoreak igoko dira oholtzara.
Sinopsia: Mary, bere familiagaz 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri baten bizi da. Ulea esnearen kolorekoa dauka eta hanka baten arazo fisiko bategaz jaio zan. Baina, familiaren kondenatik iges egitea lortzen dau, bikarioaren andrea zaintzeko neskame moduan lan egitera bialtzen dabenean. Orduan izango dau irakurten eta idazten ikasteko aukerea. Liburuetan marra baltz pila bat besterik ez ikusteari itxiko deutso. Itzalen mundua ixten dauan neurrian, argiak oindino itsugarriagoak izan daitekezala ohartuko da, eta horregaitik, Maryri bere istorioa kontetako ahalmena baino ez jako geratuko.