euskera plana

Banatu dira Igorreko Euskera Plana diseinetako galdetegiak

Asier Abrisketa 2024ko urt. 18a, 10:21

Hurrengo bost urteetarako plana martxan ipinteko lehen pausoa izango da galdetegia. Gaurko egoerea balorau ostean egingo da plangintzea, eragile eta herrikarrakaz batera.

2024-2029 epealdiko Igorreko euskera plana diseinetako Udalak galdetegia ipini dau herritarren eskura euskeraz zein gaztelaniaz, bakotxaren etxean. “Igorreko Euskararen Plan Estrategiko barria diseinetako herritarren ahotsa entzun gura dau Igorreko Udalak” eta galdetegiaren bitartez egingo da. Gitxienez, ehun galdetegi beteta jaso gura dauz Udalak. Diagnostiko zehatza egiteko.Ahize AEK-k diseinauko dau egungo egoerearen ebaluazinoa eta plangintza barrirako lan ildo nagusien diseinurako proposamena. 

Horretarako, lehenengotik, galdetegiak zabaldu dira euskarri desbardinetan. Gero, galdetegietako informazino kualitatiboa eta kuantitatiboa aztertuko dau Ahizeko lantaldeak, eta diagnostiko txostenaren lehen zirriborroa aurkeztuko deutso talde eragileari, taldearen ekarpenak jasoteko. 

Ondoren diseinu fasea izango da. Eztabaida taldeetan jasotakoak, bateratu, konpartidu eta osotuko dira igorreztarrakaz egingo dan lanketan. Herritarrentzako deialdi irekiak izango dira, bertan egongo dira baita ordezkari politikoak, talde eragilea eta Igorreko AEK-ko kideak. Saio honeetan lan estrategikoaren oinarriak zehaztuko dira, eta hortik abitatuta Ahizek behin-behineko planaren zirriborroa osotuko dau. Ostean, talde eragileari aurkeztu eta aste biko tartea zabalduko da, gura dauanak ekarpenak egin ahal izateko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!