zinea

'Wish: El poder de los deseos' eta 'Napoleon' proiektauko ditue domekan Lasarte Aretoan

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 12a

Domekan, hilak 14, Igorreko Kultur Etxeko zine saioan film barri bi ikusteko aukerea egongo da. Hasteko, 17:00etan, familia osoarentzako Disney-en Wish: El poder de los deseos (Chris Buck eta Fawn Veerasunthorn, 2023) animazinozko pelikulea proiektauko da. Ostean, 19:30ean, hamasei urtetik gorakoentzako Napoleon (Ridley Scott, 2023) superprodukzino historiografikoa.

Napoleon Frantziako buruzagi militarraren jatorria eta armadako ofizial izatetik, Frantziako enperadorerako igoera azkar eta geldiezina kontatetan dau filmak. Istorioa Napoleon Bonapartek bere emazte eta benetako maitasun bakarragaz, Josefina, eukan harreman adiktibo eta lurrunkorraren lentearen bitartez ikusten da.

Wish: El poder de los deseos Asha eta Star izeneko energia mugagabeko bola txikiek erakusten dabe, gizaki ausart baten borondatea izarren magiarekin konektatzen denean, gauza zoragarriak gertatu daitekezala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!