gazteria

Martiaren 16rako antolatu dau Maratuk gazteentzako sagardotegi urtekerea

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 11

Zarautzen poteatu, Akarregi Sagardotegian bazkaldu eta gero, Hernanira joatea da plana; dana autobus zerbitzuagaz.

Maratuk, Igorreko gazteria zerbitzuak, zehaztu dau aurtengo sagardotegi urtekerarako eguna: martiak 16. Hamazortzi eta hogeta hamar urte bitarteko gazteak dagoz deituta eta autobus zerbitzua dagoanez, 53 plaza baino ez dagoz. Izena urtailaren 18ra arte emon daiteke 688 898 765 telefonoan eta prezioa, autobusa eta bazkaria barne, 35 eurokoa da.

Martiaren 16an, 10:15ean urtengo da Igorretik autobusa eta lehenengo geldialdia Zarautzen egingo dau, bertan poteoa egiteko. Poteoa amaituta, 14:30ak aldera, Hernaniko Akarregi Sagardotegirako bidea hartuko dau autobusak, talde osoak bertan bazkalduteko. Bazkalostean barriz, Hernaniko erdialdera mobiduko dira bertako giroaz gozatuteko eta goizaldeko 03:30etan, autobusak barriro hartuko dau Igorrerako bidea.

2023an, Iretza Sagardotegira egin eben urtekerea gazteek, Maratuk antolatuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!