zinekluba

Film palestinarra egongo da bihar ikusgai Igorren

Bea Azpiri 2024ko urtarrilaren 10a

Igorreko zineklubak, Annemarie Jacir-en La sal de este mar 2008ko film palestinarra dakar hilaren 11n, 20:00etan, Lasarte Aretora.

Zisjordanian jaioa, Annemarie Jacir zinemagilea eta idazlea da. Bere lanetan, inguruko personaia jakin batzuen eguneroko errealidadea kontetan dau; hau da, eguneroko indarkeria eta umiliazinoa, baina baita gatazkaren erdian modu bakezalan diharduenen itxaropena be. 

Sinopsia

Sorayak 28 urte ditu, Brooklynen jaio eta hazia. Bere familia 1948an erbesteratu behar izan zan Palestinatik, eta berak Palestinara itzultzea ebazten dau eta haren alde burrukan egitea. Sorayaren bidea, Emaderenagaz kurutzatzen da; bere bizitza osoan Palestinako okupazinoa eta errealidadea ezetu dituan gazte palestinarragaz. Emadek, daroan bizitza miserableagaz nazkatuta, Kanadara ikasten joateko bisa lortu gura dau. 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!