Astebete barru kenduko da 'Inguruko altxorrak ezagutu ala... suntsitu' erakusketea Igorreko Kultur Etxetik

Asier Abrisketa 2024ko urt. 9a, 12:26

Arratiako altxorrak eta makroproiektuak aurrez aurre ipinten dituan argazki erakusketea urtailaren 15era arte egongo da ikusgai.

Makatzak Arratiako Ekologistak taldeak antolatuta, abenduaren 15ean Inguruko altxorrak ezagutu ala... suntsitu argazki eta multimedia erakusketea inaugurauko zan Igorreko Kultur Etxean. Xabier Ramos, Gartzen Martinez, Jasone Aldekoa eta Jose Angel Mintegiren irudiakaz osotu da erakusketea.

Arratiako altxor naturalak erakustea eta indarrean ipintea dauka helburu. Bai eta gure inguruko ondasun naturalean eragina daukien makroproiektuak salatutea be. Argazki eta multimedien bitartez egingo da hau eta hilebetez egongo da ikusgai, urtailaren 15era arte, Kultur Etxeko ohiko ordutegian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!