Lasarte Aretoko urteko lehenengo ohiko zinema saioa izango da oingo domekan, hilak 7. Lehenengo pelikulea Nobitaren dinosauro barria izango da, Doraemonen munduan oinarritutako animazinozko filma da eta euskeratuta egongo da ikusgai. Bigarrena ostera, La Navidad en sus manos, Gabon sasoiko umorezko film espainiarra da.
Nobitaren dinosauro barria (Kazuaki Imai, 2020)
Nobitak dinosauroen erakusketa bat bisitatu dau eskolako urtekera batean, eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitu dau. Doraemonen denporearen zapiagaz, fosila bere jatorrizko egoerara bueltetan dau, eta arrautzatik bi dinosauro biki ateratzen dira, Kyu eta Myu. Nobitak isilpean hazten ditu, baina handiagoak egiten diranean eta ezin dauzanean bere gelan mantendu, Doraemonek dinosauroak euren garaira bueltetea proposatuko dau. Lagunakaz batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira, eta abentura handi bat biziko dabe dinosauroen uharte misteriotsu batean.
La Navidad en sus manos (Joaquin Mazon, 2023)
