Areatzako Bandak, Igorreko Gabonetako egitarauaren barruan, Atzoko eta gaurko zinema izenpeko kontzertua eskainiko dau. Urtailaren 6an, zapatua, izango da kontzertua Igorreko Lasarte Aretoan, 19:30ean. Kontzertuaren bigarren saioa izango da, pasau dan astean, Areatzan eskaini zan-ta emonaldi bardina baina, geroko galdetegi desbardinagaz.
Kontzertuan, zinema klasiko zein modernoko soinu-banda ezagunenak eskainiko ditu entzuleen artean bandak. "Telebista saio baten egotea moduko izango da" azaldu deutso BEGITUri Aritz Labrador zuzendariak. Piezak jo eta tartean, honeen inguruko galderak proposatuko ditu bandeak, jenteak mobilagaz erantzun ahal izateko. Sariak be egongo dira erantzuleentzako.