Abenduaren 10ean bertan-behera gelditu zan Vidas pasadas (Celine Song, 2023) pelikulearen emonaldia eta gaur, urtailak 2, izango da atzenean emonaldia. Berez, 2023ko emonaldia danez, aurreko urteko bazkideek deskontua edo, izan ezkero, gonbidapena erabilteko aukerea izango dabe. Ohiko ordua 19:30ean izaten dan arren, oingoan 20:00etan hasiko da pelikulea.
Nora eta Hae Sung, lotura handia zuten haurtzaroko bi lagun, banandu egin ziran Noraren familiak, orduan 10 urte besterik ez zituenak, Hego Koreatik Kanadara emigrae ebanean. Handik urte askotara, Nora New Yorken antzerkia ikasten ari denean, biek topo egingo dabe, online, eta aste bat igaroko dabe alkarregaz, maitasunaren, patuaren eta bizitza bat osatzen daben hautuen aurrean.
Domekako emonaldiak
Urtailaren 7an normaltasunera bueltauko da Lasarte Aretoko zine saioetako programazinoa. Holan, 17:00etan ume eta familientzako pelikulea ipiniko dabe, Doraemon: Nobitaren dinosaurio barria (Kazuaki Imai, 2020). Beranduago izango da bigarren filma, hau be ikusle guztientzako aproposa, La navidad en sus manos (Joaquin Mazon, 2023)