merkatariak

Merkatariek antolatutako otzaren zozketea egingo da gaur Lasarte Aretoan

Asier Abrisketa 2023ko abenduaren 26a

Babo Royal clown ikuskizuna 20:15ean hasiko da eta gero zozketauko dira aurtengo sei otzarak. Otzaretako baten zozketea, antzerkiko ikusleen artean egingo da.

Arratiako Merkatarien Elkarteak antolatuta, herriko dendetako produktuakaz osotutako sei otzaren urteroko zozketea gaur, hilak 26, izango da. Igorreko Kultur Etxean, 20:15ean, merkatariek deitutako Ganso & Cia konpainiaren Babo Royal antzerki familiarra hasiko da eta hau amaituta egingo da zozketea.

Zozketan sei otzara egongo dira. Bost, atzen asteetan herriko komertzioetan banatu diran bonuen parte-hartzaileen artean zozketauko dira eta seigarrena, Babo Royal ikusi dabenen artean bakarrik zozketauko da.

Babo Royal

Cecilia Paganiniren laguntzeagaz Gorka Gansok gidatutako proiektua da Ganso & Cia konpainia. Babo Royal "hierarkiak trukatzen" dituan jolasa da. Personajeak, 50 m2ko inperio bateko burutik jotako erregea eta trobalaria dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!