musikea

Burrunba Elektrotxarangak girotuko dau barikuko poteoa Igorren

Asier Abrisketa 2023ko abenduaren 21a

Kultur etxe paretik hasita, 19:00etatik 21:00etara girotuko ditue inguruko tabernak estilo desbardinetako musikeagaz.

Askok hartuko ditue Gabonetako oporrak barikuan eta lehenengo egunerako, jai giroa egongo da Igorren. Izan be, Burrunba Elektrotxaranga ibiliko da iluntzean, 19:00etatik 21:00etara, herriko tabernetako giroa musikeagaz alaituten. Estilo desbardinetako musikeagaz, kantetan eta jantzan ipiniko dau jentea bederatzi urteko ibilbidea daukan elektrotxarangeak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!