Belako 2011n jaiotako musika taldea da. Hurrengo urtean Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi eta estadu mailako Radio3-en, hirugarren postua lortuta hasi eban ibilbidea talde mungiarrak. Ingelesez eta euskeraz kantetan dabe. Josu Ximun gitarran, Lore Nekane bajuan, Lander Zalakain baterian eta Cris Lizarraga tekladuan dira lau partaideak. Atzen hamarkadan lau disko luze argitaratu ditue eta azkena, Sigo Regando, aurkeztuko dabe Igorren
Txopet barriz, talde bilbotar jaiobarria da, 2021ean batutakoa. Gainera, atzen edizinoko Gaztea Maketa Lehiaketearen irabazlea. Andoni Barinaga-Rementeria baterian, Iñigo Guemes "Wemes" bajuan eta Jon Fernandez gitarran zein ahotsean dira taldekideak. Nahiz eta jausi da taldearen disko bakar eta kaleratu barria; hau zuzenean entzuteko aukerea izango da Kiñukoa.
