Anita Maravillas konpainiaren zazpigarren txotxongilo ikuskizuna da Andereño, bost urtetik gorako umeentzako eta familientzako antzezlana. Irakasle baten eta bere eskola txikiaren istorioa kontetan da, "maitasunetik eta alkarren zaintzatik eregitako eskolea".Igorren, abenduaren 23an egongo da ikusgai, 18:00etan, Kultur Etxean.
"Istorio honen bitartez, maistra ausart hareen berbek bidaiatu egiten dabe, eta belarrira xuxurlatzen deuskue aske izateko lehen baldintzea, saiatzea dela", dino sinopsiak. Istorio hau estetika zainduko txotxongiloakaz taularatuko dabe antzezleek: "mugimendua zainduta, bere bizitza-ilunsino delikatua lortzeako".