atletismoa

Onditz Iturbek marka barria ezarri dau Gasteizko Maratoi Erdian

Asier Abrisketa 2023ko abe. 19a, 15:21

21 kilometroko lasterketea irabazteaz gainera, 01:16:34ko denporea lortuta, 1999tik egoan markea gainditu dau korrikalari igorreztarrak.

Onditz Iturbe lasterkari igorreztarrak irabazi eban abenduaren 17an jokatutako Gasteizko 45. Maratoi Erdia. Proba honetako 21 kilometroak betetako, 1:16.34ko denporea behar izan eban Iturbek. Beraz, Nieves Zarzak 1999an ezarritako 1:17.45eko markea gainditutea lortu dau, asfaltoan be bere balioa probatuta itxita.

Bere helburuak bete ebazan Igorrekoak lasterketa honetan. “Ez da urte erraza izan, baina urtea amaituteko erronka bat ipini neutsan neure buruari: maratoi erdi baten nire markea hobetutea” azaldu deutso BEGITUri lasterkariak. Hori dala-ta, azken hileetan, hainbeste mendi lasterketa irabazi ostean, asfaltoan ibili da.

Guztira 2.500 atleta baino gehiagok hartu eben parte Gazteizko Maratoi Erdian. Andrazkoen podiuma, Barbara Ramonek eta Maria Zorrozak osotu eben; gizonezkoena barriz, Urko Herranek (01:06:27), Miguel Riscok eta Carles Montllor-ek, hurrengoz hurrengo. Arabako Txapelketea be jokatu zan bertan eta Urko Herranek eta Arrate Mintegik irabazi ebezan Arabako txapelak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!