Ibon Oregi markinarra betidanik egon da lotuta kirolagaz. Lehen, Iron Man eta triatloietako ohiko korrikalaria zan baina bizitzea aldatu jakon 2020ko urrietan. Entrenetan ebilela, auto gidari batek bera harrapau eta ezker hankea galdu eban. Oin, surflaria da eta aurten Kalifornian jokatu dan Worl Para Surfing Championship lehiatu eta zidarrezko dominagaz bueltau da.
Urte gitxitan, gora-behera handikoak izan dira Oregirentzako, bai emozionalki zein fisikoki. Errealidadeari aurre egiten dakien persona bat bihurtu da holan eta bere bizipenak kontauz, zailtasuna bizi dabezan personei indarra emotera dator. Sortu barri dauan Aparretan Bizi surf klubean bardina egiten dau eta izen bereko berbaldia aurkeztuko dau Igorren. Berbaldia bihar, hilak 20, izango da Igorreko Kultur Etxean, arrastiko 18:00etan.