DImetaleroak alkarteak antolatuta, bihar, hilak 16, kontzertu hirukotxa egongo da Igorreko Kiñu Gaztetxean. Herra, Lotura eta Broken Legacy taldeek joko dabe jaialditxoan. Sarrerak gaur arte dagoz salgai Igorreko Axular Herrikoan eta Kukuman, Dimako Baltzolan, Arteako Herriko Bentan eta Ubideko Ubide tabernan. Egunean bertan be salduko dira sarrerak, sei euroan.
Herra talde arabarrarena izango da kontzertu nagusia, metal moderno eta melodikoa, Zazpi izeneko diska aurkezteko biran dabil taldea ta. Horrezaz gainera, Loturak be, aurten argitarautako EPren, Erantzunaren zain, kantak joko ditu besteak beste. Broken Legacy-k ostera, landutako diska bien kantak taularatuko ditu, XIX eta Ortzimuga diskoetakoak hain zuzen be.