musikea

Gontzal Mendibilek kontzertua eskainiko dau Igorren zapatuan

Bea Azpiri 2023ko abenduaren 14a

San Joan Gurutzekoaren poema musikatuak kantauko ditu Mendibilek abenduaren 16an, 19:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan, Luis Iruarrizaga Abesbatzagaz. 

San Juan Gurutzekoa, Juan de Yepes, hamaseigarren mendean bizi izan zan abade eta poeta mistikoa da. 2021eko bagilean, Gontzal Mendibilek plazaratu ebazan Euskaltzaindian, Luis Baraiazarrak itzulitako liburua eta hamairu kantuz osotutako CDa, Neugan bizi gabe biziz. Diskoan, Easo Abesbatzagaz zortzi kantu grabau ebazan eta zuzeneko kontzertuetan herriko edo inguruko koruakaz kantetan dau; Igorren, Luis Iruarrizaga Abesbatzagaz, hain zuzen be.

Euskal Herrian, San Joan Gurutzekoaren poema musikatuak kantetan, 22 kontzertu egin ditu Mendibilek eta beste bi Euskal Herritik kanpo; Avilan eta Madrilen, hain zuzen be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!