eskupelotea

Profesional ohien arteko pelota partidua jokatuko da Igorren

Asier Abrisketa 2023ko abenduaren 13a

Oinatz Bengoetxea eta Imanol Agirre, Titin III eta Mikel Goñiren kontra arituko dira barikuan, 19:00etan, Igorreko frontoian.

Igorreko Udalak eskupelota erakustaldia antolatu dau abenduaren 15erako, barikua, kiroldegiko frontoian. Atzen hamarkadetako lau pelotarti entzutetsu arituko dira bikoteka jokatuten, lagunarteko partiduan. Oinatz Bengoetxea eta Imanol Agirre batetik eta Titin III eta Mikel Goñi bestetik egongo dira aurrez aurre, 19:00etatik aurrera. Sarrerak kiroldegian dagoz salgai, bost euroren truke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!