Belako 2011n jaiotako musika talde mungiarra da. 2012an Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi eta estadu mailako Radio3en, hirugarren postua lortuta hasi eban ibilbidea. Ingelesez eta euskeraz kantetan dabe. Josu Ximun gitarran, Lore Nekane bajuan, Lander Zalakain baterian eta Cris Lizarraga tekladuan dira lau partaideak eta danen ahotsak entzuten dira kontzertuetan. Atzen hamarkadan lau disko luze argitaratu ditue eta azkena, Sigo Regando, aurkeztuko dabe Igorren
Txopet barriz, talde bilbotar jaiobarria da, 2021ean batutakoa, eta atzen edizinoko Gaztea Maketa Lehiaketearen irabazlea izan da. Andoni Barinaga-Rementeria baterian, Iñigo Guemes "Wemes" bajuan eta Jon Fernandez gitarran zein ahotsean dira taldekideak. Nahiz eta jausi da taldearen disko bakar eta kaleratu barria; hau zuzenean entzuteko aukerea izango da Kiñukoa.
