azoka solidarioa

Barikuan egingo da Igorreko IV. Azoka Solidarioa

Asier Abrisketa 2023ko abenduaren 12a

Elkartasun Begiradak alkarteko kideak Lehendakari Agirren egongo dira bigarren eskuko jostailu, liburu eta bestelakoak saltzean eta irabaziak, Efela alkartearentzako izango dira.

Hainbat bilketa egun egin ostean, Elkartasun Begiradak alkarteak batuta ditu jenteak dohaintzan emondako jostailu, mozorro, margo, motxila eta beste hainbeste gai. Oin, honeek Igorreko IV. Azoka Solidarioan saltzeako denporea heldu da. Abenduaren 15ean, barikua, Lehendakari Agirre etorbidean egongo dira postuak, jentea hurbildu eta bigarren eskuko gauzak merke-merke erosteko.

Azokearen ostean, irabaziak batu eta honeek Efela alkartearentzako izango dira. Igorren sortutako alkartea da Efela eta aniztasun funtzionaldun personakaz egiten dau behar. Aurreko urtean, minbizidun umeakaz lan egiten dauan Aspanovas alkarteak eroan ebazan irabaziak, 2.500 euro guztira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!