Hilabete honetako Zineklubean proiektauko dan filma, Agnès Varda frantziarraren Cleo de 5 a 7 izango da. 1962ko drama psikologiko hau nouvelle vague mobimentuaren parte hartzen da eta klasiko frantziarretako bat da, urte haretako Cannesgo jaialdiko pelikula onenaren sarirako izentauta be egon zan.
Sinopsia: Cleo, kantari gaztea, artega dago azterketa mediku baten emaitzen zain. Gutunak irakurtzen dituen igarle batek minbizia duela eta hil daitekeela adierazten dionean, bere kezka areagotu egiten da. Bere denbora bete nahian, emaitzen zain, Cleok soldadu gazte bat ezagutzen du, Aljerian soldadutza egitera abiatzear, heriotzaren beldur dana.