musikea

Escamot Catalá-k geldialdia egingo dau eguenean Igorren

Asier Abrisketa 2023ko abe. 5a, 11:32

Escamot Catalá-k 2022an Euskal Herritik egindako biraren irudia // Escamot Catalá.

Kataluniako musikari eta jantzarien topaketeak jantzan ipiniko ditu Igorreko kaleak, Eingogaz batera, abenduaren 7an. Jantza tailerra zein erromeriak egongo dira egun osoan zehar.

Escasmot Catalá Kataluniako folklore talde desbardinetako jantzariek eta musikariek osotuten dabe eta urtero-urtero, Euskal Herrira datoz bira bat egiten. Bihar, hilak 6, helduko dira Elgetara eta eguenean, hilak 7, egingo da Igorren geldialdia. Ostean, Orio eta Lakaben be egongo dira. Igorren gainera, jantzaldi bikoitza egingo dabe, goizez zein arrastiz.

Eingo taldeagaz batera prestatu dabe Igorreko egitaraua, filosofia bardina jarraituz, "proposamen parte jartzailea" da jantzaldia, kaleko jentea be jantzan ipintekoa. Musikea 12:30ean hasiko da Kultur Etxe parean eta gero, Beheko plazarantza mobiduko da giroa.

Bazkaria be egingo da aterpean, parte-hartzeako, 600 713 374 telefonoan emon behar da izena. Menua beganoa izango da, 20 euroren trukean. Arrastian ostera, Escasmot Catalá-koek jantza tailer bat gidatuko dabe 16:30etik ostera eta iluntze aldera, 19:30ean, Olabarri auzoko tabernetatik egingo da jantza-poteoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!