Igorreko Kultur Etxeko bigarren hiruhilebeteko ikastaroetan parte hartu ahal izateko izena emon behar da aldez aurretik Kultur Etxean bertan eta gaur, hilak 1, zabaldu da epea. Holan, abenduaren 15era arte emon daiteke urtailetik martira egingo diran tailer eta ikastaroetan.
Holan, Akrobazia berriak 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Akrobazia aurreratuak 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Gazteen akrobaziak 12 eta 30 urte bitartekoentzat, Txi-kung, Literatura tailerra, Hipopresiboak, Arte plastikoak eta Yoga ikastaroek osotuten dabe eskaintzea.