Aurten be, laugarrenez, egingo dau Igorreko Azoka Solidarioa Elkartasun Begiradak alkarte igorreztarrak. Aurreko edizinoetan legez, lehenengo bilketea egingo da herritarren artean eta lortzean dan guztia salmentan ipiniko da gero, azoka egunean. Aurreko urtean, minbizidun umeakaz lan egiten dauan Aspanovas alkarteak eroan ebazan irabaziak, 2.500 euro. Aurten, Efela alkartearentzako izango dira irabaziak, aniztasun funtzionaldun personakaz dabilen Igorreko alkartea.
Jostailuak, liburuak, motxilak, mozorroak eta abar eskatu ditue eta zemendiaren 30a da honeek dohaintzan emoteko atzen eguna, Lehendakari Agirre kalean ipiniko daben postuan, Bizkaibusaren geltoki ostean. Azokea bera ostera, abenduaren 15ean egingo da arratiz, leku berean.