gazteria

Gazteak emanzipetako laguntza saioa antolatu dau Maratuk

Asier Abrisketa 2023ko aza. 28a, 12:15

Etxebizitza lortzeako dagozan "aukerak eta baliabideak" ezetu arazoteko saioa bihar, hilak 29, egingo da Kultur Etxean 18:00etan.

Igorreko gazteria zerbitzua da Maratu eta gaur egun gazteek dabezan emanzipetako zailtasunakaz arduratuta Etxebizitza eta gazteak, aukerak eta baliabideak ezagutu saioa antolatu dau. Eguaztenean, hilak 29, egingo da saioa 18:00etan Igorreko Kultur Etxean eta GAZ emanzipazinorako zerbitzuak gidatuko dau informetako berbaldia. Hamazortzi urtetik, hogeta hamalaura arteko gazteak dagoz deituta.

"Emanzipazinoari eta etxebizitza aukeratzeari buruzko ebatziak hartzeako beharrezkoak diran tresnak eta informazinoa jasoteko berbaldia da", azaldu dabe Maratutik. GAZ, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako emanzipazinorako laguntza zerbitzu bat da. Honen helburua, 2030 urterako, burujaubetu diran gazteen tasa handitzeaz gainera, batez besteko adina 28 urtera bajatutea da. Gaur egun, batez besteko adina 31,2 urtekoa da.

Etxebizitza eta gazteak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!