Zemendiaren 25aren, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren inguruan antolatutako ekintzen artean dago gaur 18:30ean Igorreko Kultur Etxean ikusi ahalko dan ikuskizuna, inVISIBLES. Emma Larretak sortutako obra hau, bereganako hilketa saiakeran dago oinarrituta. Holan, harreman bat hasterakoan andrek pasetan dabezan emozino-egoera desbardinak kontetan dira. Bitartean, genero-inadrkeriaren biktima izan diran andren benetako testigantzak tartekatuta.
Ikuskizunaren ostean, Larretak bere testigantza propioa kontauko dau eta indarkeria matxistearen gaineko solasaldia proposatuko dau ikusleakaz.