Bizi Igorren 2030

Igorreko etorkizunaren gainean hausnartzeko saio ireki eta parte-hartzailea egingo da bihar

Bea Azpiri 2023ko aza. 27a, 11:25

Bizi Igorren 2030 proiektuaren lehen faseko saioa udaletxe azpiko lokalean egingo da bihar, hilak 28, 17:30ean; herritar guztiak dagoz deituta.

Etorkizuneko Igorre herritarrakaz egin gura dau Bizi Igorren 2030 proiektuak. Hori dala-ta, bihar, hilak 28, 17:30ean, herritar guztiei zabaldutako hausnarketa saio parte-hartzailea egingo da udaletxe azpiko lokalean. Maraka Koop. Elkarte Txikia dabil proiektu hau garatzen, Apitropik eta Ko-garri gizarte barrikuntza erakundeakaz alkarlanean. Anbizino handiko prozesu irekia da, Igorreko etorkizuna herritarrakaz eta eragileakaz batera definidu gura dauana.

Proiektuak hiru zati nagusi izango ditu. Lehenengo fasea abendura arte izango da eta oin arteko herriko egoerea ulertu eta herritarren kezka eta eretxiak entzuteko fasea da. Zemendian hasi zan herritarrei proiektuaren gaineko informazinoa emoten eta galdetegi bat zabalduz. Bihar, hilak 28, herritar guztiei zabaldutako hausnarketa saio parte-hartzailea egingo da udaletxe azpiko lokalean.

Bigarren zatia 2024ko urtaila eta zezeila bitartean egingo da, zaintza eta ingurugiroaren herritarren eta eragileen kezka eta eretxiak oinarri hartuta. 2030eko mugara begira helburu bi definiduko dira, "denporan mugatuak eta neurgarriak, errealistak, eta sektore askori eragiten deutsienak".

Zezeila eta maiatza bitartean, barriz, aurrekoa lortzeako proiektuak sortuko dira era parte-hartzailean eragileakaz alkarlanean. Proiektuok epemuga zehatza izango dabe eta prozesuaren ebaluaketa kualitatibo eta kuantitatiboa egingo da. Ondoren, maiatza eta garagarrilaren bitartean, proiektuaren emaitzak eta balorazinoa aurkeztuko dira eta hurrengo pausuak zehaztuteko eragileen partaidetzea sustatzen segiduko dabe.

Bizi Igorren zabaltzen doan proiektua

Bizi Igorren 2030 proiektuaren abiapuntua, 2016an jubiladu talde bat alkartu eta Udalagaz batera Hiri Lagunkoiak ekimena Igorrera ekarri gura izan ebenean dago. Ordutik Lagunkoitasun Diagnostikoa eta Plana garatu ditue eta Bizi Igorren ereferenteetako bat izan zan erkidegoan. 2017an, Toronton (Kanada) mundu mailan erakutsi zan proiektua zahartzeari buruzko nazinoarteko kongresu baten.

2021ean, proiektuak dimensino handiago bat hartzeako beharra ikusi zan eta eskolako Guraso Elkartea integrau eben prozesuan. Kutsadura, adinartekotasuna, digitalizazinoa eta bestelako hainbat gairen inguruan hausnartu eta ekintza zehatzak bideratu ziran adinarteko talde horretatik. Prozesuaren inpaktua ikusita, herrira zabaltzea eta potentziala handitzea izan zan hurrengo pausua eta Igorren Bizi 2030 herritar guztiei zabaldutako proiektua martxan dago oin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!