poesia

Musika eta poesia errezitaldia egongo da Igorren

Asier Abrisketa 2023ko aza. 23a, 10:05

Poesia hegalaria talde igorreztarrak egingo dau errezitaldia barikuan, hilak 24, 20:00etan Igorreko udal liburutegian.

Zemendiaren 24an Igorreko liburutegian egongo da Igorren sortutako Poesia hegalaria taldea, 20:00etatik aurrera. Bertan, taldekideak diran Pablo Cabañas, Jorge Trueba, Raquel Bartolome eta Irune Elexpek hartuko dabe parte. Olerkiak musikeagaz lagunduta irakurriko ditue jendartean eta errezitaldi guztietan legez, mikrofono irekia egongo da, gura dauanak norberaren edo beste egile baten poesia errezitetako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!