Hilaren 24an, barikua, Teatro Paraiso Antzerkia konpainiaren Kutxartean umeentzako antzerkia egondo da ikusgai Igorreko Kultur Etxean. Kultur Etxeko bazkideek, urtean antzerki bi izaten ditue doban ikusteko eta hau izango da horreetako bat. Bazkide ez diranek barriz, bost euroko prezioa ordaindu beharko dabe.
Xabier Flamarique, Xabier Artieda eta Aritz Bengoa aktoreek taularatuko dabe Rosa A. Garciak egindako antzerkia. Jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekaz batera, edozein amets egi bihurtu daitekela ikustera gonbidatzen gaitu Kutxartean-ek.
Umorezko antzerkia da eta kutxa batzuetan bizi diren lagun bik, ametsezko bidaiak egiten ditue, sormen gaitasun handikoak dira-ta. Egun baten, alkarregaz aurkituko dabe egun batean zoriontsu izan ziren lekura bueltetako bidea baina ikusiko dabe baliotosuena adiskidetasuna eta imajinetako gaitasuna izan dirala.