Datorren domekan, hilka 19, Igorreko Kultur Etxeko zine saioan pelikula bi egongo dira ikusgai. Hasteko, 17:00etan, familia osoarentzako marrazki bizidunen pelikula bat ipiniko da, Richard la cigüeña y la joya perdida (Benjamin Quabeck eta Mette Rank Tange, 2023). Gero, 19:30ean, hamabi urtetik gorakoentzako Misterio en Venecia (Kenneth Branagh, 2023), Agatha Christieren eleberrian girotutako filma.
Richard la cigüeña y la joya perdida filmean, Richard da protagonistea, zikoina familia batek adoptautako artatxoria. Konturatzen danean ez dala bera izango zikoin taldea iparraldera gidatuko dauana, bere kontuz egingo dau alde. Bidean, Samia eta bere artatxori saldoagaz egingo dau topo baina honeek, Zamano indiolarraren eta marabus gaiztoen gatibu dira. Bere kideak askatuteko, Harribitxi Handia topatuten hasiko da Richard.
Misterio en Venecia thrillerra ostera, Bigarren Mundu Gerraren ostero Venezian dago girotuta. Bertan, Poirot erretiratua bizi da bere erbesteratze propioan. Gogo barik be, Poirotek espiritismo saio batean hartuko dau parte baina partaideetako bat eraila izango da. Holan, detektibe jubiladuaren esku egongo da hiltzailea harrapetea.