Bihar, zemendiak 17, Igorreko Kultur Etxean Mireia Gabilondok zuzendutako eta Patxo Telleriak zein Mikel Martinezek antzeztutako Kortxoaren dilema antzezlana egongo da ikusgai, 20:00etan, Tartean Teatroaren eskutik. "Endreduzko thriller politiko" bat aurkeztuko dabe, Etika eta Filosofia Politikoan katedradun irakasle jubiladu, ezkertiar, polemiko eta itzal handidun baten kontraesanak plazaratuko dituana.
Izan be, irakasleak pronostiko txarreko minbizia dauka baina osatuteko aukerea heldu jako bapatean. Aberats ospetsu batek sistema publikoari doban emon deutsa radioterapia makinaria barria. Baina batzuen ustez, buru zuritze operazinoa da dohaintzea eta aberatsen amarru honeen salatzaile sutsuenetarikoa berau izanda, ebatzi gatxa hartu beharko dau: bere printzipioekiko leiala izan eta salbatzeari uko egin; ala tratamentua onartu eta "filantropoari eperdian pot egin". Ebatzia publikoki iragartzera doanean, ezezagun bat, bere ikaslea izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.