Kiñu GZTX

Kiñu Gaztetxearen okupazinoaren hamargarren urteurrena ospatuko da X. Rokupan

Asier Abrisketa 2023ko aza. 15a, 10:55

Barikuan poesia akustiko emonaldia egongo da; zapatuan barriz mahai-ingurua, bazkaria, umorezko bakarrizketea, poteoa eta Eire, Amooma, Gora Etorri eta DJ Matxinadaren kontzertuak

Oin dala hamar urten, 2013ko zemendian, hasi ziran Igorreko lehen gazteak gaur Kiñu Gaztetxea dan eraikinean sartu eta hau konponduten. Gaztetxearen estreinaldia aprilean egin bazan be, urtero egin da okupazinoa ospatuteko Rokupa jaialdia. Aurten, X. Rokupa danez, ohiko eskaintzea handitu dabe eta hilaren 17an eta 18an zehar ospatuko da.

Okupazinoaren urteurrena dala-ta, Kiñu Gaztetxeko asanbladak adierazo dau: “Sabadell Bankuaren eta epaileen mehatxu artean, ezin jakin amets honek zenbat iraungo dauan”. Izan be, gaztetxearen kontrako epaiketea aurtengo kursoan izan daitekeala uste dabe. Beraz, gogorarazo dabe, “gozatu eta burrukatuteko urtea” dala eta “amets honetako ateak zabalik mantenduteko, Arratiako gazteriaren indarra” beharko dabela.

Zemendiak 17, barikua
  • 19:30ean, IZARE poesia akustikoa Axular Herriko Tabernan.
Zemendiak 18, zapatua
  • 12:00etan, asanbladako lehen belaunaldiaren mahai-ingurua Axular Herriko Tabernan.
  • 14:30ean, bazkaria Kiñu Gaztetxean. Sarrerak Axular eta Kukuman hilaren 16ra arte (5 euro).
  • 18:00etan, Ane Lindane umoregilea Kukuman.
  • 19:00etan, bafle-poteoa herritik.
  • 21:00etan, kontzertuak Kiñu Gaztetxean: Eire, Amooma, Gora Etorri eta DJ Matxinada.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!