zinekluba

'Papicha, sueños de libertad' filma proiektauko da hileko Zineklubean

Asier Abrisketa 2023ko aza. 14a, 10:36

Hilaren 16an, eguena, 20:00etan izango Mounia Meddour zuzendari aljeriarraren pelikulearen proiekzinoa Lasarte Aretoan.

Hil honetako Igorreko Zineklubean, zemendiaren 16an, Papicha, sueños de libertad (Mounia Meddour, 2019) pelikulea ipiniko da Lasarte Aretoan, 20:00etan. Filma 1990eko hamarkadako Aljerian dago girotuta- Kontetan dauanez, bertoko egoera soziopolitikoa okertu bitartean, andren askatasuna murriztuten doa eta askatasun eta independentziaren aldeko burrukan, Nedjma gaztean moda desfile bat antolatu dau.

Film honek, kritika onak jaso ditu profesional zein ikusleen partetik. Horrezaz gainera, sei sari pilatu ditu zine jaialdi desbardinetan: Frantziako Cesar Sarietako aktore barri onenaren eta opera onenaren sariak, Cannes Jaialdiko Un certain regard pelikula onena eta Valladolid-eko Zine Asteko pelika onena, zuzendari barri onena eta publikoaren sariak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!