greba feminista orokorra

Zemendiaren 30eko grebearen harira, gazte eragileek mahai-ingurua egingo dabe gaur

Asier Abrisketa 2023ko aza. 9a, 11:11

Greba Feminista Orokorrera deialdia egiteko Arratia mailako argazkia.

Axular Herriko Tabernan izango da gaur Orratzak, Kiñu eta Zaztaparren arteko eztabaidea, zaintzea gazte ikuspegitik lantzeko, 18:00etan.

Zemendiaren 30ean izango da Euskal Herrian Greba Feminista Orokorra eta astero-astero, lanketa desbardinak egiten dira. Oingoan, gazteek izango dabe protagonismoa. Izan be, gaur gazte eragileen arteko mahai-ingurua egingo da eta bihar, asanblada irekia egin eta gazte argazki kolektiboa aterako ditue.

Grebaren leloa da "zaintza eskubide kolektiboaren alde" eta beraz, gazteek zaintzea euren ikuspegitik landuko dabe gaur, hilak 9, Axular Herriko Tabernan egingo dan mahai-inguruan. Arrastiko 18:00etan hasiko da saioa eta hizlarien artean Orratzak andra gazte arratiarren taldea, Kiñu Gaztetxeko asanbladako kideak eta Zaztaparrak asti taldearen kideak egongo dira. Bakotxak euren eragilearen ikuspegitik egingo dau berba zaintzearen inguruan.

Bihar, hilak 10, ostera Kiñu Gaztetxean da gazte deialdia arrastian, 18:30ean. Bertan, grebaren nondik-norakoak azalduko dira eta asanbladari ekingo deutsee, gazteen papera zein izango dan ebazteko. Asanbladea amaituta, gazte guztiek argazki kolektiboa aterako dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!