musikea

Zea Mays taldeak kontzertua eskainiko dau zapatuan Kiñu Gaztetxean

Asier Abrisketa 2023ko aza. 6a, 15:43

BEGITUk irakurtzaileentzako sarrera parea zozketauko dau sare sozialetan eguaztenera arte. Zorte on!

Zapatuan, hilak 11, Zea Mays taldea Kiñu Gaztetxeko oholtzara igongo da 21:30ean. Denpora bat geldirik egon ostean, rock talde bilbotarra barriro hasiko da kontzertuak eskaintzen Gaztetxe Bireagaz eta bigarren geldialdia izango da Igorreko gaztetxekoa. Adore, Kemena, Kuraia atzen diskoko kantak, zein taldearen abesti klasikoenak entzuteko aukerea egongo da.

Zea Mays taldea 1997an jaio zan Errekalde auzoan Aiora Errenteria (ahotsa), Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua) eta Iñaki Imazen (gitarrea) eskutik. Talde jaiobarriak Gazteako Maketa Lehiaketea irabazi eban eta ordutik, talde entzutetsua izan da Zea Mays. Euskal Herrian zein kanpoan izan dira eta bidean, arrakasta handia izan dabe. Disko eta sariz betetako istorioa.

Zozketea sare sozialetan

Parte-hartzeako, BEGITUren sare sozialetan; Twitter (X)Facebook edo Instagramen; zozketearen argitalpena topau, "atsegin dot" emon, alkarbanatu eta BEGITUren kontua jarraitu behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!