Kiñu GZTX

Kiñu Gaztetxean, Zineforum saioak egingo dira hileko lehen domeketan

Asier Abrisketa 2023ko aza. 3a, 11:30

Oingo domekan izango da lehen saioa, 18:00etan, Palestinako istorio bat kontetan dauan Inch'Allah filma proiektauko da eta gero, eztabaidea.

Kiñu Gaztetxeak jakinarazo dauanez, aurtengo kurtsoan dinamika barri bat ipiniko da martxan, Zineforuma. Holan, hileko lehenengo domeka guztietan egingo da proiekzino eta eztabaidea, pil-pilean dagoan gai bat oinarri hartuta. Lehenengo saioa domekan, hilak 5, izango da 18:00etan eta Israelek palestinarren, eta bereziki Gazaren, kontra hasitako erasoaldia izango da berbagai. Horretarako, Inch'Allah (Anaïs Barbeau-Lavalette, 2012) pelikulea ipiniko da.

Pelikulan, Cisjordaniako palestinarrentzako errefujiatu-esparru batean, Chloe gazte kanadiarrak haurdun dagozan andrak zaintzean ditu. Bitartean, hesiaren alde bietako jenteagaz izango dau harremana eta mundu biak nahasterakoan, kontrolgune edo militarren erasoetan, bere siniskera eta eretxiak aldatuko ditu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!