Igorreko Udal Liburutegiak heriotza eta doluaren gaineko jardunaldiak antolatu ditu bihar, zemendiaren 3rako, eta etzirako. Etzi, zapatuan, doluaren gaineko berbaldia egongo da, 11:00etan, Liburutegian. Bertan, Itsaso Bengoetxea, Galdakaoko ospitaleko zainketa aringarrietako mediku espezializadua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eutanasiaren Berme eta Ebaluazio Batzordeko presidenteak, eta Marta Sariñena, doluan espezializautako psikologo eta terapeuteak hartuko dabe parte.