bertsolaritzea

Oihana Bartrak irabazi eban Igorreko kanporaketea

Asier Abrisketa 2023ko urr. 30a, 12:05

Oihana Bartra izan zan Igorreko saioko irabazlea // Bertsozale.eus

Domekan jokatu zan Lasarte Aretoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako atzenurren kanporaketea eta saioa irabazita, finalaurrekoetara sailkatu da Bartra.

Atzo, hilak 29, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako atzenurren kanporaketa saioa egin zan Igorreko Lasarte Aretoan, bertsozalez goraino. Sei bertsolari igon ziran oholtzara eta irabazlea, 477,5 puntugaz, Oihana Bartra bilbotarra izan zan. Holan, sailkatuta dago finalaurreko saiorako. Zemendiaren 25ean jokatuko da hau. Beste bertsolariek, puntuazinoaren arabera izango dabe hurrengo fasean kantetako aukerea.

  • Oihana Bartra Arenas --------------------- 477.5
  • Aissa Intxausti Aburruza------------------ 455.5
  • Asier Galarza Garai ------------------------- 447.5
  • Jone Larrinaga Dañobeitia--------------- 437.5
  • Janire Arrizabalaga Munduate--------- 437.5
  • Eneko Aldana Carrasco ------------------- 410

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!