bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren kanporaketea jokatuko da Igorren domekan

Bea Azpiri 2023ko urr. 26a, 10:18

Oihana Bartra izango da domekako saioko bertsolarietako bat // bertsoa.eus

Hilaren 29an, arrastiko 17:00etan, Lasarte Aretoak, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako atzenurren kanporaketea hartuko dau.

Saioan, Aissa Intxausti Aburruza, Asier Galarza Garai, Eneko Alda­na Carrasco, Janire Arrizabalaga Munduate, Jone Larrinaga Da­ñobeitia eta Oihana Bartra Are­nas izango dira. Gai-emoile beharretan, Amaia Ugalde Begoñak jardungo dau.

Bertsolariek, hiruna bertso ofi­ziotan zortziko nagusian, hiruna bertso ofiziotan zortziko txikian, bakarkako lana: puntua emonda bertso bi zortziko txikian, hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txi­kian eta bakarkako lana, kartze­lako lana: gaia emonda, bertso bi, doinu eta neurri librean egin beharko ditue. Saioko irabazleak finalaurrekoe­tarako pasea lortuko dau, gainontzekoek, puntuazinoaren arabera eukiko dabe finalaurrekoetara pasetako aukerea.

Finalaurretako atzena, Le­moan jokatuko da zemendiaren 25ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!