zinekluba

Igorreko Zineklubak, Pablo Larrainen 'Ema' pelikualea eskainiko dau etzi

Bea Azpiri 2023ko urr. 17a, 11:45

Etzi, hilak 19, 20:00etan, Pablo Larrain zuzendari txiletarraren Ema 2019ko pelikulea ikusteko aukerea egongo da Lasarte Aretoan. 

Pablo Larrain Matte (Santiago, 1976) zuzendari eta ekoizlearen pelikulek hainbat sari jaso ditue. Beste batzuen artean, 2015eko El club filmak Berlinaleko Zidarrezko Hartza jaso eban, eta 2017an Larrainek ekoitzitako Una mujer fantástica filmak Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria eskuratu eban.

Sinopsia

Emak, jantzari gazte batek, Gastonengandik banandutea ebatzi dau, Polo, biek adoptau eta hazteko gai izan ez diran semea, adopzinoan emon ostean. Valparaisoko portuko kaleetan desesperauta, Emak maitasun barriak bilatzen ditu errua baretzeko. Baina hori ez da bere helburu bakarra, guztia berreskuratzeko plan sekretu bat be badauka eta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!