zinea

'Barbie' pelikulea dakar domekan Lasarte Aretoak

Asier Abrisketa 2023ko urr. 13a, 11:30

19:30ean izango da Barbie-ren proiekzinoa; 17:00etan barriz, Me he tragado un extraterrestre pelikulea egongo da ikusgai.

Domekea hilak 15 izango da kurtsoko bigarren zinema saioa Igorreko Kultur Etxean. Betiko lez, pelikula bi proiektauko ditue. 17:00etan, Me he tragado un extraterrestre (Gerhard Painter eta Paul Louis Meyer, 2023) animazinozko pelikulea eta 19:30ean, zine aretoetako markak apurtu dituan Barbie (Greta Gerwig, 2023) filma.

Me he tragado un extraterrestre filmaren sinopsia:

Gus, Sophie eta Max, unibertsoan krimenaren aurka burrukatuten dan Babes Espazialeko Indarren taldeko kideak, istripu bat izango dabe euren ontzi mikroskopikoan eta Lurrean amaituko dabe, 16 urteko Normanen buruan, hain zuzen be. Estralurtar horiek Zoltharden planetatik salbatu behar dute unibertsoa, bere eskolako zuzendari Witherington andrearen kontrol mentala bere gain hartu dau-ta. Horretarako, Normanen laguntza lortu behar dabe, bere gorputzaren kontrola ere hartuta! Berak, bere lagunek eta estralurtarrek burruka intergalaktikoa egin behar dabe ongiaren eta gaizkiaren artean, institutuak jakin gabe.

Barbie filmaren sinopsia:

Barbiek (Margot Robbie) bizitza ezin hobea daroa Barbieland-en, han dena perfektua da, musikaz eta kolorez betetako jaiakaz, eta egun guztiak dira egunik onena. Barbiek galdera batzuk egiten dizkio bere buruari, galdera deseroso samarrak, berak eta gainerako Barbiek bizi daben mundu idilikoarekin bat ez datozenak. Barbie konturatuten danean orpoak lurrean jartzeko gai dala, eta oinak lauak dituala, takoirik gabeko zapatak jantzi eta benetako mundura bidaiatzea ebatziko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!