Palestinaren aldeko kontzentrazinoak 50 bat persona batu ditu Igorren

Asier Abrisketa 2023ko urr. 13a, 09:39

Atzo, hilak 12, arrastian Kiñu Gaztetxeak, Ernaik, Orratzakek eta Axular Kultur Elkarteak deitutako alkarretaratze zaratatsua egin ezan Igorreko erdigunean "Palestina aurrera, Israeli boikota!" lelopean. Lapikokadea egin eben bertan batutakoek, Israelgo armada Gazan egiten dabilen setioa eta bonbardaketen kontra protesta egiteko.

Gaur, Sucot-eko gerra moduan izentau danaren zazpigarren eguna da. Hamas eta Gazako besteako talde armatuek, dozena bat guztira, Gazako hesia kurutzatu eta kolonoen herrietara sartu ziranean hasi zan gerrea. Ordutik, Israelek guztiz zarratu dau Gaza, bertan bizi diran milioi bi personak argindar eta ur barik itxi ditualarik. Ordutik, Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 1.417 palestinar hil dira bonben azpian eta 6.200 zauritu. Hurrengo orduetan, egoereak txarrera egitea espero da, Tel Aviveko gobernuak, Gaza lurretik indarrez hartzeako agindua emon dau eta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!