palestina

Palestinarrei babesa adierazoteko alkarretaratzea deitu da biharko

Asier Abrisketa 2023ko urr. 11a, 16:25
argazkia: unsplash.com

"Palestina aurrera, Israeli boikota!" lelopean, lapikokadea egingo dabe eguenean Igorreko BM aurrean, 18:00etan.

Kiñu Gaztetxeak, Arratiako Ernaik, Axular Kultur Elkarteak eta Orratzakek deituta, bihar, urri bigarrenak 12, "kazeroladea" egingo da Igorren "Palestina aurrera, Israeli boikota!" lelopean. Hitzordua 18:00etan da, Lehendakari Agirre kaleko BM supermerkatu aurrekaldean. Holan, Israelen Gazarekiko erasoa salatu gura dabe antolatzaileek, bai eta palestinarren defendiduteko eskubidea babestu be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!