maratoi txikia

Maratoi Txikian parte hartzeako izena online emon daiteke eguenera arte

Bea Azpiri 2023ko urriaren 9a

Urri bigarrenaren 22an izango da Arratiako Maratoi Txikia eta izena, online, hilaren 21era arte, zapatua, eguerdiko 12:00ak arte emon daiteke kronoak.com webgunean. Egunean bertan be emon daiteke izena.

Nagusiek, Zeanuritik Igorrera, 11 kilometroko ibilbidea egingo dabe, Zeanuritik 10:15ean urtenda. Urten aurretik, 08:45etik 09:15era, izena emon leikie Igorreko kiroldegian, 09:30ean, antolakuntzak ipinitako autobusa hartu aurretik.

Arteatik urtengo dira 10:30ean, 2006tik 2010era jaiotakoak eta honeek izena emon leikie 09:30etik 10:15era, Arteako plazan. Bost kilometroko ibilbidea egingo dabe Arteatik Igorrera.

Txikerrenek, edadearen araberako zirkuituak egingo dabez Igorren, 10.00etatik aurrera. Izena Igorreko eskolako aterpean emon leikie egunean bertan 09:00etatik aurrera. 2011tik 2013ra jaiotakoek, 1.300 metroko zirkuitua izango dabe; 2014tik 2016ra jaiotakoek, 800 metrokoa; eta 2017tik aurrera jaiotakoek 300 metro egingo ditue galapan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!