Bihar, hilak 7, hainbat martxa ekologista egongo dira Bizkaian, "Mendiak aske!" lelopean, makroproiektuen kontra mobilizetako helburuagaz. Arratian, Makatzak talde ekologistak egin dau deialdia eta urtekerea Aramotz-era izango da. Igorreko udaletxeko plazan, 10:00etan da deialdia.
Hain zuzen be, REE Itsaso-Gueñes autopista elektrikoa dabiz konektan oin Aramotzen eta hau "delitua" da ekologisten arabera, bertan sai zurien habiak dagozalako. Negua Afrikan pasetan dauan arren, espezie hau galzorian dago eta beraz babestuta. Makatzakekoak arduratuta dagoz, datorren udan sai zuriek elektrizidade dorreak ikusi ezkero, beste hainbatera joan daitekezalako edo habia egin ezkero, istripu bat egon daitekealako.