Urri bigarrenaren 8an izango da Garbeko Azokaren XLIII. edizinoa. Aurten be, hogeta hamaika ekoizlek eroango ditue Garbera barazkiak, frutak, gaztaia, ogia eta artisautza produktuak. Herrikirolak ezin dira faltau Garbeko azokan eta aurten, Lemoako Julen Mendieta eta Dimako Xabier Garcia "Utxu" azkolariek egingo dabe erakustaldia, eguerdiko 12:00etan. Gainera, 20:00etan, NHIL taldeak kontzertua eskainiko dau Garbeko landan.
Urtero lez, danetarik ekarten saiatu dirala dino Xabier Altube antolakuntzakoak, "baita zeozer barria be". Udagoiena da urte sasoirik ugariena baserrian eta bistan egongo da Garbeko salmahaietan. Baserria auzora ekarteko modu bat da eta bere sorreratik,1975etik, hori izan da merkadu honen helburua
NHIL taldea
NHIL pop-funk estiloko talde gizpuzkoarra da, 2017an jaio eta disko bi argitarau dabez: Aztarnak (2020) eta Bizi bagina bezala (2022). Sei dira taldekideak: Sara Alonso abeslari eta piano-jolea, Beñat Arrieta gitarra-jolea, Asel Errasti bateria-jolea, xabi Zuazabeitia baxu-jolea, Lia Garai saxofoi-jolea eta Aitor Ruiz de Austri tronboi-jolea.