Gaur, urri lehenengoak 5, 19:00etan Kuba: atzo, gaur eta bihar berbaldia eskainiko dau Askapeña erakunde internazionalistako kidea dan Iñaki Etaiok. Kuban 1953an hasi eta 1959an irabazitako iraultzaren inguruko gainbegirada bat izango da berbaldia. Garaipenak, oztopoak eta gaur egungo egoerea ezetuteko aukerea izango da berbaldia.
Kubagaz jarraituta, bihar be, hilak 6, giro kubatarra egongo da Igorren, baina Kiñu Gaztetxean. Izan be, Frank Delgado kantautore beteranoak zuzeneko emonaldia eskainiko dau gaztetxean, 19:30etik aurrera.
Askapeña
Askapeña euskal erakunde internazionalista da, 1987an Komite Internazionalistak taldearen zatiketatik sortutakoa. Euskal Herriko askapen sozial eta nazionalaren alde egiteaz gainera, munduko inperialismoaren eta globalizazioaren aurka burrukatuten dan, beti be, beste herri batzuetako antzeko prozesuekin elkartasunaz, Kubako adibidea berbarako.