Igorreko Kiñu Gaztetxeak aurkeztu dau aurtengo kurtsoan egingo dan lehen emonaldia. Kubatik datorren Frank Delgado kantautorearen kontzertua izango da, urri bigarrenaren 6an, barikua, 19:30ean. Kantautore hau, oso ezaguna da Kuban eta Nueva Trova edo "satorren belaunaldia" mobimentuaren figura enblematikoenetarikoa da. Euskal Herrian, 1993an jo eban lehenengoz, Silvio Rodriguez entzutetsuaren konbidatu lez.
1980. hamarkadearen hasikeran hasi zan egiten musikea Delgado, unibersidade garaian eta Kubako aretoetatik ibili ostean hasi zan diskoak grabau eta mundura zabaltzen. Holan, disko ugari egin ditu urteotan: Trova - Tur (1995), La Habana Está de Bala (1997), El Adivino (1999), Mi Mapa (2004), pero, qué dice el coro? (2006), Extremistas Nobles (2010), Ustedes los trovadores no saben na' de la vida(2012) eta Más (2016).
Berbaldia Herriko tabernan
Kubagaz jarraituta, Frank Delgadoren kontzertuaren aurreko egunean,hilak 5, Axular Herriko tabernan Kubako iraultzaren gainerko berbaldia egongo da entzungai, Askapeñaren eskutik. Iñaki Etaio izango da hizlaria Kuba: atzo, gaur eta bihar berbaldian, 19:00etan.